Kaixo denoi! Hasiera ematen diogu gure Blog berriari. Bertan, ikasturtean zehar egin eta egingo dit

Kaixo denoi! Hasiera ematen diogu gure Blog berriari. Bertan, ikasturtean zehar egin eta egingo dit

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA



 

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA, aurten hasi dugun proiektu berria da.
Lan metodologi bat da eta hauxe da bere leloa : "IKASTEKO KOOPERATU ETA KOOPERTATZEN IKASI"

Ikasketa kooperatiboan, ikasleak talde txikietan banatzen dira, osaketa heterogeneoan gehienetan, hau da, izaera eta errendimendu ezberdineko ikasleak elkartzen ditugu. Hasiera batean, taldekideen arteko kohesioko jolasak egiten dira beraien arteko kohesioa eta ezagutza hobetzeko. Honekin batera, metodoak proposaturiko tekniken  bitartez, honako hauek bilatzen dira: 


  •  Taldekide guztiek parte hartzeko aukera berdinak izatea.
  •  Ikasleen  arteko elkarlana indartzea.
  •  Taldean lan egiten ikastea.
  •  Taldekide guztien partaidetzarekin edukiak ikastea.
  •  Norberaren eta taldekideen ahalmenak bat eginez, aprendizaia aurrera eramatea. 
  •  Ikasleek ikasi beharreko curriculumean eduki bat gehiago izatea, hau da, irakatsi behar zaien ikasgai bat, alegia.

    Ikaskuntza kooperatiboan, ikasleen jarduera lan-talde txikietan gauzatzen da, elkarri lagunduz eta kooperatuz lan ezberdinak egiten dituzte.







                                           

No hay comentarios:

Publicar un comentario